Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Antiguako Ama patatxearen balorazioa

        1650ean, Nuestra Señora de la Antigua patatxearen (belaontzia) balorazio zehatza egin zen ontziaren heren bat saldu nahi baitzen. Horri esker ontzi hori osatzen zuten elementu ezberdinak xehetasun handiz zein ziren jakin dezakegu.(1).

Deskribapena

Balioa

Ontziaren beheko aldea eta bere batela..

200 kobrezko erreal 100 zilarrezko dukat

Bi txalupek patatxea Zumaiatik Mutrikuraino ekartzea..

40 kobrezko erreal

Txalupa batekin Zumaiara egindako lau bidaiak, patatxearen egoera .

40 kobrezko erreal

Guztira 1314 libra pisatzen dituzten sokak, honela banatuak: 335 librako soka nagusi bat, 305 librako beste bat, eta 205 librako beste batzuk. Abenkeak egiteko bi soka puska eta zurtoin nahiz tapakiak, guztira 245 libra pisatu zituztenak; 153 librako beste bi soka eta azkenik 31 librako beste bat

1.314 zilarrezko erreal

5 besabete eta erdiko luzera zuen ponpa, ongailuak eta guzti, burdinarik gabe.

30 zilarrezko erreal

Hamaika belarri eta ziri.

66 zilarrezko erreal

44 haril zetazko hari.

44 zilarrezko erreal

Bederatzi olana pieza. Horietako bostek 310 erreal balio zuten, eta beste lauek 265 zilarrezko erreal.

510 zilarrezko erreal

Bi kupel harrikatz.

96 zilarrezko erreal

Hiru aingura; handiena 211 librakoa, ertaina 196 librakoa eta txikia  138 librakoa, bakoitza 14 marabeditan.

231 kobrezkoa erreal

Pinu zurezko bi mastagain, bata masta nagusirako eta bestea trinketerako.

66 zilarrezko erreal

Bi penol puska.

4 zilarrezko erreal

Ontzirako sei arraun handi.

30 zilarrezko erreal

Batelerako lau arraun.

10 zilarrezko erreal

Ontziko langileentzako eskuargi bat.

4 zilarrezko erreal

Ehundaka tatxet.

2 zilarrezko erreal

Ponparako larru puska bat.

2 zilarrezko erreal

Bi balde eta galleta bat.

2 zilarrezko erreal

Lau plater eta burdinazko pala bat.

4 kobrezko erreal

Ontziko tresnak Donostiatik herriraino ekartzea.

16 zilarrezko erreal

Oin bat burdinazko kable.

4 zilarrezko erreal

Lehen aldiz Donostiara sokateria enkargatzera joan eta belak ekartzea (guztira bost egun), bigarren aldiz txalupa batean bost lankiderekin Donostiara joatea. Guztira gastatutakoa.

60 zilarrezko erreal

Masta nagusiak egitea, besteak beste branka-hagaak, belak heltzeko pertxalak, mastagainak eta dibidietaren topeak, guztira 15 ofizialen

15 kobrezko erreal

Zubi-brankan puskatu zen laztabin bat konpontzea.

2 kobrezko erreal

Masta nagusia egitea

68 kobrezko erreal

Trinketa.

30 kobrezko erreal

Branka-hagaa, masta nagusia, trinketa eta bi mastagain egitea.

32 kobrezko erreal

Masta nagusirako eta trinketarako bi dibidiet-tope egitea, bakoitze bere

32 kobrezko erreal

Bela nagusia eta trinketakoa joste bere moneta eta guzti. Gabia eta mastaren belak egitea, erremintagatik sei erreal gehiago kontatuz.

94 kobrezko erreal

Bi hondarrezko erloju.

5 zilarrezko erreal

Itsasorratz bat.

5 zilarrezko erreal

Hainbat neurritako 45 iltze.

32 kobrezko erreal

21 libra burdina, ontziaren zuakerrak egiteko erabili zena

22 marabedi

Bi giltzarrapo.

11 erreal

Hamazazpi pertoke espala eta guzti ,txirrikak, eraztunak,  eskake eta bi polea motoi.

18 erreal

Arrantzarako tresnetarako zortzi gako.

18 erreal

Beheko ponparen erreminta eta goiko ponpa, hau ateratzeko gako eta guzti.

14 erreal

Hiru itsasarotz ofizialen soldata.

18 erreal

Sei libra iztupa.

6 erreal

Zortzi azumbre koipe.

5 erreal eta  marabedi 1

Aizkora bat, bi laztabin eta bi istinkatzeko tresna

10 zilarrezko erreal

Sokateria mundruneztatzea eta patatxea moldatu eta tresnatzea.

30 zilarrezko erreal

Bi galdara alokatu eta Ondarroa eta Debatik ekartzea.

9 kobrezko erreal

Berrogeita sei besaerdi gaztainondo ohol.

21 erreal eta 12 marabedi

Beste aizkora bat.

3 kobrezko erreal

Ontziako aienka eta arraka guztiak.

80 zilarrezko erreal

Mailu bat, laztabin bat eta bostehun tatxet ontziko langileentzako..

10 kobrezko erreal

Hiru aingura.

12 kobrezko erreal

Txalupa bateko bela zahar bat ontziko langileentzako.

18 kobrezko erreal

Eltze bat.

15 kobrezko erreal

Bi su-aho.

150 kobrezko erreal

Estatxa eta bere aska, baita horiek aztertzea.

80 zilarrezko erreal

Jacobo Gaztañetaren bere estatxa bat.

80 zilarrezko erreal

Zumaiara bidalitako bi mezulari.

4 kobrezko erreal

Gaztañetak Francisco de Arrizabala etortzeko bidalitako mezularia, honek patatxe osoaren balioaren zerrenda egin zezan.

2 kobrezko erreal

Didibietaren ardatza.

4 kobrezko erreal

Lau uztai, manta eta eroseloak heltzeko azao eta guzti.

12 kobrezko erreal

Mosketeak heltzeko soka.

4 kobrezko erreal

Ehun zilarrezko erreal, patatxea egin zuen maisuari gabonsari gisa eman

100 zilarrezko erreal

Frantses-patata bat, ontziko langileentzako.

4 zilarrezko erreal

Gaztañetak Zumaiara bidean galdutako estatxa aurkitu zuen emakumeari emandako saria..

12 zilarrezko erreal

Soberan zegoen olana bat Jose de Iturribalzagari eman zitzaion, patatxeko patroia

 

Halaber, ontziak behar zituen azken ukituak emateko hamasei ofizial kontratatzea.

80 kobrezko erreal

 


Gipuzkoa.net (logo) 2007 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua

XHTML 1.0 Egiaztatuta! CSS Egiaztatuta! AAA mailarekin adostasuna, W3C-WAI Web Edukien irisgarritasun araudia 1.0