Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Ontzioletako errementariak

        XI. mende aldera, euskaldunak, Baionan finkatutako Normandiarren eraginez, itsasgizon eta arrantzale gisa hasi ziren lanean. Hirurehun urte geroago, ontzigile garrantzitsuak ziren jada, garai hartarako puntako diseinu nahiz teknikak erabiltzen baitzituzten.

        Garai hartatik duela gutxi arte, egurrezko ontzigintza, itsaso-merkataritza eta arrantza, betiere ohiko gorabeherekin, Euskal Herriko ekonomian funtsezko jarduerak izan dira.

        Ontzigintzan, burdinazko elementuek, esaterako iltzeek, burdineriek, aingurek eta abar, egurrezko piezekin batera oso funtzio garrantzitsua izan dute. Bi lehengai horiek Euskal Herrian ugariak zirenez, ontzigintza jarduera garrantzitsu bihurtu zen.

        Baldintza horien ondorioz, Euskal Herriko kostalde osoan burdina-eraldaketa industria garrantzitsua garatu zen, itsaso-jardueretan eta ontzioletan beharrezkoak ziren tresna nahiz piezak ekoizten zituztelarik.

 


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua