Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Ezpatagileak

       Gaur egun, hiztegiak honela definitzen du ezpata: arma zuria, luzea, zuzena, eta zorrotza da, kokalekua eta ezpata-burua duena. Baina horrelako ezpatak, antzinean, hasiera batean harri eta hezurrez eta geroago metal ezberdinekin, eraso egin edo defendatzeko egiten ziren tresnen etengabeko eboluzioaren emaitza besterik ez dira. Usadioz, mota horretako armen artean, ezpata arma nobletzat jo izan da, garai eta toki askotan dotoretasunaren ikurra zen, eta horregatik klase nagusietakoek bakarrik  erabil zitzaketen. Hori dela eta, askotan benetako artelanak izatera iritsi dira.

       Hainbat dokumenturen arabera, ezpatagintzak, beste arma zurien artisautzarekin batera, nahiko garrantzia izan zuen iraganean Euskal Herrian. Ramiro Larrañagaren arabera, ezpatagintza garrantzia galtzen joan zen XVI. mendetik aurrera, hau da, suzko armak ezpatak ordezkatzen hasi zirenetik. Hala eta guztiz ere, ezpatagintza XIX. mendera arte mantendu zen, eta oraindik ere oso lan onak egiten zituzten.

       Ezpataginak "ezpatak forjatzearen artean maisuak" ziren: sutegian armak tenplatu eta forma ematen zieten. Lan horretan urratzaileek ere laguntzen zuten, harri urratzaile batekin ezpatak arbastatu eta zorrozten zituzten; eta era berean, apaintzaileek leundu eta distira ematen zieten. Lan horretan aipagarrienak Bilbo, Tolosa, Arrasate eta Bergarakoak ziren.

       Lehengai paregabea izateaz gain, Arrasateko olagizonek garatutako fabrikazio metodo aurreratu eta berariazkoa izateak, euskal ezpatek oso kalitate ona zutela jotzera iritsi ziren, nahiz eta metodo hori gero desagertu egin zen.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua