Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Zurratzaileak

        Gizakiak, antzina-antzinatik hotzetik babestu behar izan zuen, eta  berehala ikasi zuen ehizatzen zituen animalien larrua oso egokia zela horretarako. Hala ere, zurraketa izeneko tratamendua asmatu arte, larrua ez zen horrenbeste erabili. Izan ere, zurraketari esker, larrua malgutu egiten zen, eta ondorioz, askoz ere gehiago irauten zuen.

        Logikoki, urteak pasa hala, larrua eskuratzeko teknika hobetzen joan zen, baita azkartzen ere. Izan ere, era guztietarako erabileratan larru-eskaria handitzen joan zen, besteak beste zaldi-edergailuak, oinetakoak, edo zaldi-uhaleriak egiteko. Duela ez horrenbeste, industriako produktuak egiteko ere larrua erabiltzen hasi zen:e saterako babes-jantziak, transmisio-uhalak  egiteko eta larrukigile edo ahuntz-larrukigileen lehengai gisa (diru-zorroak, poltsak, maletak, gerrikoak eta abar egiteko).

Zurrategia

Zurrategi  baten itxura, suguru asko XX. mende hasieran.

        Duela gutxi arte, horretan jardun diren guztien arabera, zurraketa oso "prozesu luze eta nekagarria zen", giro heze eta aireztatuan egiten baitzen. Lana egiteko oso material zail eta gogorrak erabiltzen ziren, eta baldintza horien ondorioz, zurratzaileen lanak oso ospe txarra zuen. Zurrategiak Euskal Herriko leku askotan banatu izan dira, baina Debagorenean ohikoa dena baino zurrategi gehiago bildu ziren. 1940ko hamarkadan, Antzuolan bost zurrategi zeuden (Barceno anaiak, Olaran, Telleria, Galarza anaiak eta Arbulu), eta Oñatin bat, Arrazola zurrategia. Hernanin bi zurrategi zeuden (Montes eta Puig), baita Deban ere (Markiegi eta Muñoz Mendizabal).

        Gehienetan enpresa txikiak izaten ziren: 10 eta 20 langile inguru izaten zituzten, denak ere jarduera ezberdinetan aritzen zirenak. Zurrategiek biltegiei saltzen zieten larrua, eta horiek, azken produktuak egiten zituzten lantegiei saltzen zieten. Bitartekari horietako asko Madrilen zeuden kokatuta, Ribera De Curtidores zeritzaion eremuan.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua