Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Maisu aiztogileak

       Aiztoa, labana ez bezala ezin bildu daitekeena heldulekutik, luzera, zabalera eta lodiera ezberdinetako altzairu-metalezko xaflaz osatuta dago bereziki, punta zorrotzekoa da eta kirtena du, material ezberdinez egina izan daitekeena. Eskuz moldatzen diren beren neurri eta formak, erabilera zehatzaren arabera erabaki ohi dira.

       Aiztoak edo ganibetak, beste produktu asko bezalaxe, historian zehar gizakien premiatara egokitzen joan eta egiteko prozedurak eta materialak asko aldatu dira. Ebakitzeko lehen tresnak egiteko, gizakiak silex harri-puska zapalak erabili zituen. Jarraian, aurkikuntzek erakusten diguten bezala, gaur egungo labanen antzekoak diren hortzak egiten zizkioten, hezur edo adar baten puntarekin presioa eginez. Brontze Aroan hasi ziren arte-objektu bihurtzen. Gauza bera esan daiteke kirten eta zorroei dagokionean, diseinu ezberdinetakoak izan eta material ezberdinez apaintzen baitira, hala nola, marfil, zilar, urre edo esmaltez.

       Ganibeten eta arma zurien langintza oso garrantzitsua izan zen gure Herrian. Burdinaren agertzeak eta burdin hori eraldatzeko lanbidea menderatzeak eragin nabarmena izan zuten bere ekoizpenenerako eta burdinaren inguru dena antolatzeko orduan, batez ere Deba ibaiak sortzen duen aranean, eta XVI. mendetik aurrera. Bergarako eta Oñatiko herriak nabarmendu egin ziren ganibetak eta artaziak egiteko jardueratan, herria horietan bazirelako ofizial bat edo bi eta ikastun edo laguntzaile bat beti artisau-lanak eta eguneroko gailuak egiten. Produktu horiek penintsula osora esportatzen ziren mando-zainen bidez, eta Ameriketara Debako portutik irten eta gero. Horien osagarri zen beste industria bat ere bazegoen, zorroak, kirtenak edo ganibeten beste osagai batzuk egiteko. Jarduera ekonomiko hori guztia oso kalitate ospetsua izan zuen Arrasateko altzairua izenekoan oinarrituta zegoen. Material hori, prozesu oso zehatz baten arabera, Udalaitz mendiko mineralarekin egiten zen; “porque es labrada y fecha hechandole su azero honesto y templado”.(1)

       Juan Madariaga Orbeak bere Historia social de Bergara en su época preindustrial lanean azpimarratzen duenarenarabera, Bergaran aiztogintzak eta artazigintzak garrantzi handia izan zuten, manufaktura-sektore ezberdinetako artisauen %40 jarduera horretan aritzera iritsiz. Adibide gisa, 1536 eta 1730 artean lan egin zuten 155 maisuen hiru laurdenak aiztogileak ziren, eta beste laurdena artazigileak.

       Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak, garapen ekonomikoa bultzatu nahian, arreta handia jarri zuen jarduera horretan. 1772an, Reaumurrek burdina altzairu bihurtzeko teknikari buruz eman zituen aholkuen arabera, tenplaketak behatu zituen.

       Baina itxaropenak eta baikortasunak ez zuten asko iraun. Izan ere, Caracasko Konpainiak probintziarekin merkataritza jarduerak egiteko hornigaiak erosteari utzi zion. Ondorioz, garai batean lantegi horretan berrogeita zazpi ofizial izatetik, bost ofizial besterik ez izatera pasa ziren.

Aiztogileen lantegia, XVIII, mendearen amaieran, Diderot eta D'Alemberten arabera. Bitxia da nola dauden kokatuta leuntzaile edo pulitzaileek.

Aiztogileen lantegia, XVIII, mendearen amaieran, Diderot eta D'Alemberten arabera. Bitxia da nola dauden kokatuta leuntzaile edo pulitzaileek.

       XIX. mendearen erdialdera, eta Industrializazioaren eskutik, ganibeten ekoizpena nabari aldatu zen, bestek beste, baliabide mekaniko berrien ondorioz eta elarren berdinak ziren piezaz osatutako sorta handiak egiten ari zirelako, baina artisau-lanaren kaltetan. Orain dela urte gutxi batzuk arte, ganibet-lantegi garrantzitsuak egon dira eremu horretan guztian.

       Horiek sailkatzeko irizpideak ezberdinak izan daitezke, baina gehien erabiltzen dena haien erabilera izan ohi da, hau da, zertarako izan ziren diseinatuak. Irizpide horren arabera, ganibetak izan daitezke etxean erabiltzeko, harakinentzako, lanbide jakin batzuetarako, mendirako edota apaingarri izateko, besteak beste.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua