Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Sarraigileak

        Gizakiak bizilekuak eta bertan balioko objektuak nahiz merkantziak (jatekoa, arropak, erremintak, armak eta abar) edukitzen hasi zirenean, gauza guzti horiek babesteko baliabideak gero eta garrantzi handiagoa hartzen hasi ziren, horien artean itxiera mekanismoak izan ziren aipagarrienak. Beraz, ez da harritzekoa egiptoarrek egurrezko sarrailak eta burdinazko giltzak erabili izatea, eta sarrailagileen lanbidea Erromako inperioko garai gorenean oinarritzea.

Sarraila-lantegia

"Unión Cerrajera"sarraila-lantegia, 1910. urtean

        Usadioz, bai Euskal Herrian, baita Europako beste herrialdetan ere, sarrailagile artisauek sarrailak eta giltzarriak egiten zituzten, baita burdina-hesiak, barandak edo sutegian egin behar ziren bestelako piezak ere. Urteak joan hala, sektore berean bi lanbide bereiztu ziren: alde batetik, sarrailagileak; eta bestetik, errementariak edo hesigileak. Bi lanbideek etengabeko lehia liskarrak izaten zituztenez, 1760an beren gremio-ordenantzak bateratu egin zituzten.

        1615erako, sarrailagileak aipatzen ziren. Zehazki esaten zen beren lanbideari zegokiola “kutxatarako, ateetarako eta idazmahaietarako sarrailak, giltza arruntak, ore guztietako sarrailak, ezkutuak, bandak, giltzarriak, ertz-babesak, giltzarrapoak, begidun torlojuak, morroiloak, atrilak, kisketak, heldulekuak, tiranteak, leiho-barrak, sutontziak, torlojuak, eskulekuak eta abar egitea”, eta horrez gain, aipatzen zen “gauza horiek guztiak egiteko karrakak, biburdinak, kurrikak, zulagailuak, ertzak lotzeko trensak eta ginbaletak erabiltzen zituztela” Bestalde, Real Academia Españolako hiztegiak, sarrailagilea honela definitzen du: “sarrailak, giltzak, giltzarrapoak, kisketak eta bestelako burdinazko gauzak egiten zituen maisu eta ofiziala”. Beste hiztegi batzuen definizioak ere antzekoak dira, baina batzuetan konponketa lanak ere egiten dituztela zehazten dute.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua