Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Karrozariak

        Historian zehar, garai guztietan, pertsonak eta zama garraiatzea garrantzi handiko jarduera izan da. Horretarako era guztietako baliabideak erabili izan dira, gero eta konplexuagoak eta eraginkorragoak. 1862an, Etienne Lenoir frantsesak, lehen zaldirik gabeko gurdia edo motordun ibilgailua martxan jarri zuenean sortu zen garraioaren benetako iraultza.

        Hasiera batean, zaldidun gurdiak eta zaldirik gabeko gurdi edo ibilgailuak oso antzekoak ziren, eta ondorioz karrozeriak forma eta irizpide beren arabera egiten ziren. Gehienetan, ibilgailu baten karrozeria egurrezkoa izaten zen, horretan espezializatutako arotzek egiten zituztenak, betiere errementari, tapizatzaile eta sarrailagileen laguntzarekin. Baina XIX. mende bukaeratik aurrera, autogintzan egin ziren aurrerapenen ondorioz, eta batez ere, autoak seriean fabrikatzen hasi zirenean, karrozarien lana nabarmen aldatuz.

Karrozeria lantegia

Karrozeria jartzeko lantegia, XVIII. mende bukaeran, Diderot y d'Alemberten arabera.

        XVIII. menderako profesional horien aipamenak egin ziren, besteak beste karrozak egiten espezializatutako ebanistak aipatu ziren (karrozariek horiengandik hartzen dute izena). Ebanista horiek, berrehun urte geroago, fabrikatzaileek ematen zituzten motorrak eta xasisak  hornitzen zituzten, horrela auto-modelo ezberdinak eskaini ahal izateko, edo bestela, bezeroek egindako enkarguen arabera egiten zuten lan.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua