Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Orgagileak

        Historian zehar, garai guztietan pertsona eta zamak garraiatzea garrantzi handiko jarduera izan da. Horretarako, era guztietako baliabideak erabili izan dira, baina guztien artean orga edo gurdiak izan dira erabilienak, batez ere nekazaritza eta artzaintzan oinarritutako herrietan, baina baita iraganeko gerretan ere.

        Euskal Herrian, usadioz gurdiak horretan espezializatutako arotzek egiten zituzten: orgagileek. Gehienetan, gurdiak banaka enkargatzen ziren, herrian bertan edo gehienez bailaran ohikoa zen modeloan, nahiz eta garraiatu beharreko zama edo erabili beharreko bideak zirela eta, batzuetan bezeroak aldaketa txikiak egitea eskatzen zuen.

        Eskualdearen arabera mota askotako gurdiak zeuden arren, orokorrean bi gurdi mota sailkatu daitezke: alde batetik, kantauriar isurialdeko gurdixka. Gurdi horrekbi gurpil sendo zituen, horiek birarazten zituen egurrezko ardatzera zurrun lotuak. Ardatz horrek egurrezko ohe edo egitura bat eusten zuen, 2,5 metro inguruko luzera zuena. Horrez gain, 5,40 metro luzerako haga edo pertuza bat izaten zuen, behiak edo idiak uztartzeko. Bestalde, Nafarroako Erriberan edo Arabako Errioxan, ohiko gurdia honakoa zen: gurpilek egurrezko erradioa eta burdinazko hagunak zituzten, 1,40 eta 1,60 metro arteko diametroa izaten zuten, eta burdina forjatuzko ardatz finkoari eutsita biratzen zuten. Egitura egurrezkoa izaten zen, baina burdina forjatuzko pieza ugari izaten zituen egitura sendotzeko. Horrez gain, burdinazko bi haga zituen, eta zaldiak bi haga horien artean uztartzen ziren.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua