Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Eragiketarik garrantzitsuenak

        Usadioz, tipografoek beste langileengandik bereizten zituzten ezagutza eta trebetasunak izan behar izaten zituzten. Artisau lantegi txikietan egiten zuten lan (egunkarietan eta inprimategi handietan ezik), eta bertan tinta edo petrolio usain handia izaten zen, xebalet baten aurrean egiten zuten lan. Tresna hori egurrezko egitura bat zen (armairu baten antzekoa). Goiko aldea nahiko handia eta inklinatua izaten zuen, eta bertan moldeak muntatzen zituzten.

        Duela 15 urte bat arte, eskarmentu handiko tipografo batek, lehenik eta behin, egin beharreko proiektuaren maketazioa egiten zuen, ondorengo eragiketan eredu gisa erabiltzeko.

        Xebaletean galera jartzen zuten (tamaina ezberdinekoa izan zitekeen metalezko xafla), eta bertan tipografoak egin beharreko moldearen atal ezberdinak jartzen zituen: testuaren lerroak, zuriuneak, hariak, grabatuak eta abar. Emaitza ehunka pieza txikiz osatutako xafla errektangeluar edo karratua izaten zen. Pieza horiek erabat ahokatuta egon behar zuten. Hala ez bazen, moldea inprimatzeko makinan jartzerakoan, arrabolen herrestatze indarraren eta makinaren presio indarraren eraginez, tindaztatzerakoan, letraren bat hautsi zezakeen, eta ondorioz, moldea berregin egin behar izaten zen. Eragiketa hori amaitu ondoren, soka bati hainba bira emanez, moldea lotu egiten zen, horrela piezak ateratzea ekidin eta bloke konpaktu bat lortzeko.

Cajistas

Aprendices de cajistas trabajando sobre los chilabetes. En primer término la linotipia (cedida por el instituto politécnico Salesiano de Pamplona).

        Moldea, behin ondo lotuta zegoenean, galerarekin batera inprimategi batera eramaten zen. Bertan, eskuz tintaztatzen zen, gainean paper bat jartzen zitzaion, eta ondoren arrabola pasatzen zitzaion gainetik. Horrela lehen kopia bat lortzen zuten,            egin beharreko zuzenketak ikusteko balio zuena, besteak beste honakoak: zuzenketa tipografikoak, akatsak, letra aldaketak, hitzen arteko tarteak handitu edo txikitzea eta abar. Horrez gain, “egile edo bezeroaren zuzenketak” ere egiten ziren. Akats tipografikoen zuzenketak tipografoak egiten zituen gehienetan, eta askotan inprimaketa lanari ekiteko oniritzia ere ematen zuen. Frogako kopia edo lehen kopia hori egin ondoren, tinta petrolioz garbitzen zen.

        Molde horrekin egin beharreko inprimaketa amaitzean, hura desegin eta gorde egiten zen. Ehunka piezaz osatuko molde hori desmuntatu eta letra edo pieza bakoitza bere kutxan gorde behar zen. Eragiketa motela eta ezatsegina zen, batzuetan ikastunek edo prestakuntza gutxiagoko langileek egiten zutena. Lan hori ahalik eta azkarren egin behar zen, moldeak beste lan batzuk egiteko behar izaten baitziren. Argitaletxeetako inprimategietan, hiztegi, entziklopedi eta liburuen orrialdeak paper-mordoetan izaten zituzten pilatuta. Horretarako, toki asko behar izateaz gain, material eta diru asko izaten zuten han geldirik.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua