Gizakiak gizartean antolatzen joan diren heinean, hau da, familia nukleotan bizitzetik, besteak beste tribuetan eta herrietan bizitzera pasa eta gaur egungo konurbazioetan bizitzera iritsi diren heinean, idatzizko informazioa helarazteko gero eta sistema hobeak sortu dituzte. Izan ere, idatzizko informazioa, ahozko komunikazioarekin batera, elkar komunikatzeko bide erabiliena da.
XVIII. mende bukaerako imprimategia. Atzealdean, ezkerrean, tipografoa azaltzen da, eta eskubian, berriz, garai hartako makinari-imprimatzaileak.. (Gutenberg Museoa. Mainz, Alemania).
Inprimategia Johannes Gutenbergek asmatu zuela esaten den arren (Mainz, Alemania 1397-1468), ordurako, txinatarrek inprimaketa sistemak erabiltzen zituzten eta papera, tinta eta prentsak ezagutzen zituzten. Gutenbergen asmakizun garrantzitsuena tipografia izan zen, xilografia ordeztu zuena (marrazki edo testua egurrezko pieza batean grabatzea, gero hau tintaztatu eta paper edo pergamino gainean sakatuz inprimatzeko). Horri esker, idatzizko informazioa nabarmen garatzea lortu zen.
1440 aldera, Gutenbergek ideia bikaina izan zuen: letra bakoitza, banaka, egurrezko pieza batean grabatzea, horrela inprimatu beharreko testuak konposatzeko. Asmakizun horri esker, akatsak gutxitzea lortu zen, karaktereak mugitu eta aldatu baitzitezkeen. Letrak edo piezak elkartzen zituzten langileei tipografo izena eman zitzaien.
Lanbide honetako usadiozko betebehar asko oraindik ere egiten diren arren, aurrerapen teknologikoei esker, lan horiek era ezberdinean eta askoz ere hobeto egiten dira. Hori dela eta, usadiozko teknikak inprimategi txikietan eta lan berezietarako bakarrik erabiltzen dira, eta horiek eskarmentu handiko langileek bakarrik ezagutzen dituzte.
2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua