Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Larruzko abarken egileak

        Gizakia mendetan zehar oinutsik ibili da, gaur egun gizateriaren kopuru handi batek oraindik egiten duen bezala, baina aspaldi hasi zen oinak babesten. Horretarako ingurunean zituen materialak erabiltzen zituen, batez ere hainbat animaliaren larruak, hala nola idi eta zaldi larrua edo basurdearen azala, betiere larru horiek ondu gabe. Urteen poderioz beste elementu gehiago erabili ziren, egurrak edo ibilgailuen pneumatikoak esaterako, eta berriki plastikoa.

        Abarkek edo larruzko abarkek oinazpia, oin punta oinorraziraino eta taloia estaltzen dute. Buelta osoan ertz zulatua dute bertatik soka edo uhal luze bat pasatzeko. Zenbaitetan, zapi bat jartzen zen ukitzea mingarri suerta ez zedin. Beranduago artile txirikordatuz egindako kordoia erabiltzen hasi zen, baina, kasu horietan guztietan sandalia moduko hau hankaren inguruan hainbat buelta emanda lotzen da.

        Iraganean, baserritarrak berak fabrikatzen zuen oinetako mota hau, eta, tradizioz baserriaren ustiapenak eskatzen zituen lanetan erabiltzen zituen, bai eta eguneroko bizimoduan ere. Gaur egun, ordea, beste oinetako mota batzuek ordezkatu egin dituzte, industrialki egiten diren botak, esaterako, eta abarkak jarduera folklorikoetan baino ez dira erabiltzen. Ondorioz, abarkagileen kopurua drastikoki murriztu egin da, ia desagertu arte.

        Antxon Agirre Sorondok (Euskonews@media-Artisautza 2006/06/09.23) Manuel de Larramendik (1690-1766) Coreografía de Guipúzcoa lanean jantzi eta moden gaineko atalean idatzitakoa jaso du. "Hombres y mujeres, en las caserías, conservan el calzado que notó Séneca en Córcega como propio de los cántabros, que son las abarcas, y es el calzado mejor para montes y cuestas, especialmente en los tiempos de lluvias y nieves. También se conserva en los pueblos entre labradores que hay y tienen vecinas las tierras que labran, entre peones y otras gentes de trabajo; pero no en los demás vecinos y moradores, que todos se visten medias y zapatos.

        En Beterri apenas se verá hombre ni mujer de casería que ande con abarcas en día de fiesta, ni en la iglesia ni en las calles; en Goyerri aún se ve mucho de eso y me pareció que desdecían de lo demás del vestido cuando lo observé la primera vez, aunque ya acostumbrados los ojos, no me disuena la junta de abarcas y mantos".

Baserritarra abarkak egiten Abadiñon (Bizkaia) zehaztu gabeko egunean. (Kutxako Fototeka)


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua