Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Zesta-punta jokorako xisteragileak

       Pilota kirol unibertsala da. Antzina sortua, era askotako modalitateetan jokatu izan da. Diotenaren arabera, pilotak, latinezko pila hitzan du jatorri, eta erromanizazioak Europara ekarri zuen.

       Pilotan aritzeko erak garapen etengabea izan du; antzina jokatzen ziren aurrez-aurrekoak deituriko haietatik hasi, non jokalariak bata bestearen aurrean jartzen ziren (tenisean bezala), eta gaur egun jokatzen direnetara arte. Euskadin, pilotak historikoki izan du garrantzi handia, eta gure kulturaren altxor izatera iritsi da.

       Mundu mailan gehien jokatu den modalitatea zesta-punta izan da ziurrenik, shistera edo joko-garby punta-balea bezala ere ezaguna. Eta gurean ere gauza bera gertatu da azken hamarkadetara arte. Gonzalo Beaskoetxeak (Historia de la cesta punta) dioenaren arabera, Juan de Ithurbidek, Saint-Pee Sur-Nivelleko Oiha Kontenera sendiko semeak, 1844an jaioa eta “Gaintchiki errementaria” ezizenez ezaguna zenak sortu omen zuen 1857. urtean.

       Zesta-punta sortu zenetik gaur arte, berrikuntza asko eman dira. Bi aro bereiz daitezke: lehenengoan, zesta laua eta motzarekin jokatzen zen. Bigarrenean, 1888 urtetik aurrera alegia, Errenteriako Melchor Guruceaga pilotariak xistera luze eta kurbatuagoaren hasi zen jokatzen. Egituran erabilitako materialetan eta zestak egiteko lantze moduan eman diren aldaketek bere horretan darraite gaur egun ere.

Xistera bat osatzen duten zati desberdinen izenak.

Xistera bat osatzen duten zati desberdinen izenak.

       Zesta-puntak izan zuen hedapenari esker, frontoietara egoki beharra etorri zen. Artisau asko zesta horien fabrikazio eta konponketan espezializatu ziren, eta nahiz eta gaur egun gutxi izan, jarduera horretan jarraitzen dute.

       Miguel Angel Arriaga Uriarte bizkaitarra da zesta-puntaren jokorako beharrezkoak diren xisteren maisu artisau ospetsuena. Lanbidea menperatzeaz gain, esperientzia handiko gizona da, eta, egun, modu tradizionalak erabiltzen jarraitzen du.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua