Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Xare-artisauak

       Pilota-jokoek osatzen dituzten modalitateen artean bat xarea edo share eta sare deritzona dago. Modu profesionalean gutxi jokatu den espezialitatea izanik, desagertzeko arriskuan dago. Hala ere, garrantzia handia izan duen jokoa izan da Iparraldean, baita Hego Amerikako hainbat herrialdeetan (Argentina, Uruguai eta Chile, besteak beste) ere, “Argentinako erraketa” esaten baitzioten.

       Xarean, beste pilota-jokoaren espezialitate desberdinetatik eratorria den kirolean hain zuzen, tamaina handiko pilotak erabiltzen dira (55 mm-ko diametrokoak) XIX. mendearen erdialdean, pisu handikoak (80 gramo inguru) eta oso gogorrak. Horregatik, erraketak “ezin dira gehiegi tenkatu, eta sare –horra hor izenaren zergatia– arin baten itxura izango dute, tamaina berdineko mailaz lotu eta finko geratu arte makotua dagoen egurrezko esparru obal baten gainean zorro antzeko bat osatuz. Sarea arin dagoen heinean ezin da pilota kolpatu. Pilotak zorroaren barruan egingo du etena, bere indarra bertan galduz, eta berehala bultzatuko da berriro aurrera. Zurezko egiturari esker, handia izango da pilotak hartuko duen abiadura” . Pisuz, 160/170 gramo ingurukoak izan ohi dira.

       Irura izan da xarean oihartzun gehien izan duen herria. Jesus Maria Arsuaga, berriz, modalitate horrek izan duen artisau nabarmenena. Kirol horretan aritzeko beharrezkoa den tresna egiten aritu da azken hiru hamarkadetan. Beroa da joko horrekiko duen pasioa, eta horri, bere trebetasuna eta bihotz-zabaltasuna gehitzen badizkiogu, emaitza xaregile bikain bat izango da.

R. Rozas Urrutia eta Luis Bombin Fernandez. El gran Libro de la pelota (2 liburuki). Madril, 1976.


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua