Lanbide tradizionalak Diputación Foral de Gipuzkoa (logo)


[4]

Artisautza berritzailea

       Euskal artisautza tradizionalak bizi duen egora, iragan denboran eguneroko beharrak asetzen zituzten gailuak egiteko jarduerari dagokionean behintzat, erabakigarri da, desagertzeko arrisku larrian, eta bi arrazoi nagusiengatik. Batetik, gaur egun arte ia ohikoa izan den eskaera kopuruaren murriztea, esate baterako, forjaketa, uztarriak, zurezko tailuak edota larruzko abarkak. Eta bestetik, inportazioak ekarri duen prezio-lehiaketa, bezero askorentzat hil edo biziko baldintza, salerosketak egiteko orduan.

       Aldi berean ere, artisautza tradizionalaren tresna asko eta asko beste gailu batzuekin ordezkatu dira, batez ere norbanakoaren apaintzarekin edota janariarekin lotutakoak. Antxon Aguirre Sorondok behin baino gehiagotan asmatu du aldaketa horiek seinalatu dituenean.

       Carmen Perez artisauak egiten dituen zereginari begira jarriz gero, lan etnografikoa alde batera utzita, gure artisautza tradizionalaren produktuak noraino eguneratu eta noraino berritu daitezkeen planteatzeko aukera sortzen zaigu, egile bakoitzak duen ikuspegia kontuan hartuta, noski, baina artisautzaren oinarrizko ezaugarriei eutsiz, beti ere. Azken finean, iragan garaietako artisauek ere beren aitonen eskutik jaso eta gureganaino iritsi zaizkigun produktuak berritu egin zituzten.

 


Gipuzkoa.net (logo) 2011 Lanbide Tradizionalak. Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentua